Etxeko arazoekin laguntzeko telefono zenbakiak martxan jarri ditu Udalak

Gure etxeetako konfinamendu-egoera dela eta, bizimodu ezohikoa eta tentsioetatik eta zailtasunetatik salbu ez dagoena egitera behartzen gaitu. Udalak aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak jarri ditu abian telefono bidez, udalerriko kolektibo hauei zuzenduta, eta arlo guztietako profesionalek kudeatuta:

• 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiak: 656 701 553 telefono-zenbakia. Familiaren psikologian aditua den kabineteak emandako zerbitzua da. (09:00etatik 12: 00etara).

• Egun familian elkarbizitza arazoak dituzten gazteak: 692 730 235 telefono-zenbakia, 09:00etatik 21: 00etara.

• Bizikidetza-arazoak dituzten gazteen eta kontsumo-arazoak dituzten helduen familiak: 688 698 561 telefono-zenbakia,  09:00etatik 21: 00etara.

• Familiak eta, oro har, helduak, elikadura osasungarriari eta elikadura-nahasmenduei buruzko kontsultak egiteko: 678 404 443 telefono-zenbakia. Nutrizioan aditua den erizain batek emandako zerbitzua, 10:00etatik 13:00etara.

• Bakarrik sentitzen diren eta komunikatzeko beharra duten 65 urtetik gorakoentzako psikologia zerbitzua: 639 156 508 telefono-zenbakia, 18:00etatik 21:00etara.

Telefono lineak egunero egongo dira zabalik, lanegunetan eta jaiegunetan, kasu bakoitzean adierazten diren orduetan, etxeetako konfinamendua amaitu arte.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude