Europako funtsetatik eratorritako diruaren %30 udaletara bideratu behar dela eta prozesua gardena izatea eskatu dute EH Bilduko alkateek

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Eudeleko lehendakariordeak eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak eta Eudeleko zuzendaritzako kideak agerraldia egin dute, Europako funtsen inguruko jarrera azaltzeko.

Xabier Lertxundik azaldu du  “next generation” europar funtsek helburu zehatz batzutk dituztela, zehazki, osasun publikoan inbertsioak egitea, trantsizio digitalari aurre egitea eta emergentzia klimatikoaren arazio larriari erantzutea.

Hernaniko alkateak esan duenez, EH Bilduk kudeatzen dituen udalerriek “urteak daramatzate ingurumen ikuspegitik lanean, datozkigun erronka handiei erantzukizunez eta kudeaketa eraginkorrez eusten diegula agerian geratu da berriki, Covid 19ak eragin dituen ondorioei aurrea hartu eta gure herrietako pertsona, enpresa zein elkarteen babeserako bitartekoak aktibatu eta kudeatzen aritu garenean; erantzukizun kolektibotik, pertsonen beharrei erantzuteko gestio eredutik”.

Koalizio subiranistaren alkateak esan duenez, “dagoeneko gure herriei lotutako garapen maila desberdinean dauden 400 proiektu inguru identifikatu ditugu. Askotariko proiektuak dira, herrien izaera eta egoera kontuan hartuta proposatzen baititugu. Baina guztiek printzipio rektore komunak dituzte hizpide: ikuspuntu feminista, “naturari kalterik ez” printzipioa, enplegu duinaren bultzada eta “inbertsio publikoak, etekin publikoak” printzipioa.

Gaineratu duenez, elkarlanaren irizpideak kontuan hartzearekin, “tokiko erakundeetatik 12 ardatzetan multzokatzen diren 400 proposamen identifikatu ditugu, gure herriak, gure herritarrak zuzenean eragingo dituenak”.  Multzoak honakoak dira: energia berriztagarrien garapenerako proiektuak; efizientzia energetikorako proiektuak; mugikortasun elektrikoa sustatu eta gauzatzeko proiektuak; ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak; hirietako parke periurbanoak osatzeko proiektuak; industrialde eta lantegi kutsatuetatako eraberritzerako proiektuak; 1960-1970 hamarkadetako auzoen eraberritze proiektuak; hustutze bidean dauden eskualdeak biziberritzeko proiektuak; ur hornidura eta arazketa proiektuak; klima aldaketari eta biodibertsitate galerari aurre egiteko proiektuak; elikadura politikoei blotutako proiektuak; eta digitalizazioarekin lotutako proiektuak.

EH Bilduk “Europako Funtsen %30 udaletara bideratu behar dela eta funtsen banaketarako estrategia guztion artean egin beharra dagoela” dio

Azpetiko alkate eta EUDELen lehendakariorde den Nagore Alkortak, bere aldetik, “Next Generation EU” suspertze-planen lanketan, udalak protagonista izan behar dutela argi dugu EH Bildutik. Eta horretarako, haien lanketa egingo den Foro eta guneetan udaletako ordezkaritza anitz batek parte hartu behar du” esan du. “Horregatik, Europako Funtsen %30 tokiko erakundeek aurkztutako proiektuak finantzatzera jarri behar direla proposatzen dugu. Udalak ere parte zuzena izan behar dira gure herriaren hurrengo hamarkadak baldintzatuko dituzten etorkizunaren eraikuntzan”.  Beraz, Alkortak uste proiektu hauen finantziazioa partekatua izang beharko dela, Europatik iritsiko diren funtsen bidez baina Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta tokiko erakundeen bidez ere bai. Eta gaineratu du “erronka handi horiei aurre egiteko ezinbestekoa dela “erakundeen arteko elkarlana, eta zer esanik ez udalen parte hartze zuzena baita erabakiguneetan ere. Horretarako, Funtsen lanketa egin eta hartuko diren erabakiguneetako Foro eta espazioetan udalen ordezkaritza zabalak ere egon behar du.

Hala ere, “orain arte erabakigune horien inguruan egon den gardentasun faltak kezkatzen gaitu. EAJk ez ditu bete Eudelen eta euskal udal eta herritarren aniztasuna bermatzeko erakundearen zuzendaritzan hartutako erabakiak. Europako funtsen inguruko erabakiguneetan udalen aniztasuna errespetatzeko eta ikuspuntu desberdinak kontuan hartzeko, bileretan Eudeleko presidentea eta bi presidenteordeak  joatea adostu zen. Baina akordio hori ez da bete. Eta ezin dugu ahaztu funtsen banaketarako ergileen arteko parte-hartze prozesuak abian jartzea ezinbestekotzat jo zuela Europako Batasunak berak”, adierazi du Azpeitiko alkateak.

EH Bilduko ordezkariaren ustez, “Europako funtsen bidez aukera-leiho bat irekitzen zaigu herri honen etorkizuna marrazteko. Tamaina handiko erronka daukagu aurrean. Erronka horri herri bezala eta guztion artean egin behar diogu aurre, interes komuna lehenetsita, eta herri honetan daogen aniztasuna aintzat hartuta. Udalak dira herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak eta herritarren beharrak gertutik eta hobekien ezagutzen dituztenak. Horregatik diogu Europako Funtsetatik eratorritako diru-sarreren %30 udaletara bideratu behar dela eta funtsen banaketarako estrategia herri bezala egin beharra dagoela, guztion artean”.

Horregatik, Nafarroako gobernua, EAEko Aldundiak zein Eusko Jaurlaritza “zuzenean interpelatzen ditugu: herri bezala erronka handien aurrean gaudelako. Europako Funtsen bitartez, daotzen urteotako inbertsio politika nagusiak marrantuko direlako”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude