Euskal gehiengo sindikalak lan-heriotzak salatzeko kontzentrazioa egin du Jaurlaritzaren aurrean

Lan heriotzak eta prekarizazioa salatzeko elkarreratzea egin dute gaur ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Abuztuaren 21ean teilatutik erorita Derion hil zen langilearen heriotza salatzeko.. Jada guztira 42 behargin hil dira 2021ean, horietatik sei abuztuan.

Egoera hori salatzeko egin dute sindikatuek kontzentrazioa eta administrazioari eskatu diote geldi dezala lanean gertatzen ari den “sarraskia”. Izan ere, sindikatuek salatu dutenez, prekarizazioa dago heriotza horietako askoren atzean: lanaldi amaigabeak, prebentzio araudien gabezia, sektoreko hitzaremenen urratzea… Jaurlaritzak, ordea, “beste aldera” begiratzen du, lan baldintza duinak bermatzeko aurrerapausorik eman gabe. Egoera hori irauli dezan eskatu diote sindikatuek kontzentrazioarekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude