Euskal pentsiodunek eutsi egiten diote pentsio duinen aldeko haien borrokari

Larunbatean, 9.000 pentsiodun inguru irten ziren kalera  EAEn, pentsio publiko duin, bidezko eta behar bestekoen alde I Leioan 37 lagun batu ziren Bulebarreko Stoan pentsio publiko duinen alde

Ez euriak, ez hotzak, ez pandemiak eragindako beldurrak, ezta –Gasteizen bezala– elurrak ere ezin izan zuten eragotzi 9.000 pertsona baino gehiago kalera irtetea, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 37 herri handi, ertain eta txikienetan. Bizkaian 4.965 pertsona baino gehiago bildu ziren manifestazioetan eta elkarretaratzeetan. Gipuzkoan 2.605 eta Araban 1.400, pentsiodunek adierazitakoaren arabera.

Leioan, aurreko larunbatean, oso eguraldi txarra egin zuen eguerdian 37 pertsona bildu ziren pentsiodunek egindako deialdiari erantzunez. Eta gaur, 20 bat izan dira, beste behin ere, eguraldi kaskarrari aurre eginez batu direnak Bulebarreko Stoan pentsio publiko duinen alde eta 1080 euroko gutxieneko pentsio publiko baten alde.

Leioako pentsiodunak Bulebarreko Stoan larunbatean egindako konzentrazioan I Argazkia: leihoa.info

Toledoko Itunaren gomendioekiko, Kongresuak onartuekiko «desadostasuna eta kritika adierazteko egin genuen. Izan ere, egungo pentsioetan, batez ere Iegezko kontribuzio egin duten pentsio txikienetan eta kontribuziorik ez dutenen miserietan, ez dute gutxieneko 1.080 euroko pentsiorantz aurrera egiten, Europako Gutun Sozialak Espainiako Estatuari emandako irizpideen arabera». Bestalde, 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformak behin betiko ez indargabetzearen ondorioz, «azken urteetako eta etorkizuneko belaunaldietako erretirodun berrien pentsioen atzerakada finkatu dute».

Era berean, enplegu egonkor eta kalitatezkorik gabe, soldata duinik gabe eta 1.200 euroko Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarik gabe, «milioika langilerentzat ezinbestekoak direnak, ezinezkoa da Gizarte Segurantza kaudimenduna bermatzea, gaurko eta, batez ere, etorkizunerako pentsio publiko eta duinak bermatuko dituena». Horrek, pentsiodunen ustetan, «2010eko eta 2012ko Ian-erreformak indargabetu behar direla esan nahi du».

Bestalde, «atsekabea» adierazi dute eta kritika egin dute ostegunean Kongresuan onartutako Aurrekontu Orokorren aurrean. «Estatuko milioika pentsiodunek — ehunka mila EAEn eta Nafarroan — batez ere kontribuzio eta kotizazio gabeko pentsiodunek pentsio oso baxuekin edo miseriekin daudenak horrela jarraitu beharko dute. Era berean, LGSren igoera kontuan ez hartzeak milioika Iangilek 950 euroko gutxieneko soldata jasotzea dakar, baita horietako askok gutxiago ere», adierazi dute.

«Larunbateko mobilizazioak euskal pentsiodunen mugimenduaren sustraitzearen eta erreferentzialtasunaren beste adibide bat dira». Eta «inork ez dezala zalantzarik izan hurrengo asteetan ere jarraituko dugula -eta behar izanez gero- astelehenetan egingo ditugun elkarretaratzeekin, protesta sozialerako manifestazio eta ekimen bateratu eta masiboekin, espektro sozial zabalenaren Iaguntza eta babesa bilatuz».

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude