Datorren larunbatean, maiatzaren 21ean, Donostiako Antiguoko tuneletik abiatuko den Euskara Aurrera mugimenduak deitutako manifestaziora joateko autobusa antolatu du Bizarra Lepoan elkarteak eskualdetik joan nahi duten herritar guztientzat.
Telletxetik aterako dira 16:00etan, baina horretan joateko, 692 476 373 telefono-zenbakira deitu behar da izena emateko.
Bestalde, Euskara Aurrera mugimenduaren manifestazioari bere babesa eman diote euskalgintzako hainbat eragilek; besteak beste, Paul Bilbaok (Euskalgintzaren Kontseilua), Kike Amonarrizek (Euskaltzaleen Topagunea), Urko Aierbek eta Koldo Zaratek (Euskal Herrian Euskaraz), Lorea Agirrek (Jakin), Jon Abrilek (Elhuyar), Alex Aginagaldek (Pantailak Euskaraz), Rober Gutierrezek (Bai euskarari), Laida Begiristainek (Maizpide euskaldegia), Koldo Tellituk (Ikastolen Elkartea), Alizia Iribarrenek (AEK) eta Joan Mari Larrarteek (Elkar) sustatu dute mobilizazioa.