Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea bihar zabalduko da

Ekainaren 1etik uztailaren 7ra arte izango da zabalik 2020-2021 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak eskatzeko epea

Eskabideak udal Euskara Zerbitzuan egin beharko dira. Gogoratu behar da, Mastitxu Euskaltegian edo Lamia AEK euskaltegian ikasi dutenek EZ dutela euskaltegiko ziurtagiririk aurkeztu behar.

Dirulaguntza jasotzeko betebeharrekoak honako hauek dira: Leioako Mastitxu udal euskaltegiko edo Leioako Lamia AEK euskaltegiko ikasle izatea;  %85 asistentzia gainditzea eta baja ez izatea; Leioan erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 6 hilabete lehenago eta ikastaroa bukatu arte; familia edo bizikidetza unitatearen errentagatiko diru-laguntza eskatzen bada atxikitutako taulan agertzen diren diru-sarrerak ez gainditzea


Info + 

Euskara Zerbitzua  Jose Ramón Aketxe plaza 11,  4.solairua

e-postako harremanetarako  euskarazerbitzua@leioa.net

Telefonoa  946072576

Informazioa   Informazioa

Eskaera egiteko  Eskabidea

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude