Euskararen egunaren inguruko programazioa aurkeztu du Udalak

Datorren abenduaren 3an, beste behin ere, Euskararen Eguna ospatzeko unea helduko da. Berarekin batera, gainera, Euskaraldiaren amaiera ere izango da.

Hori dela eta, udal euskara sailak programazio berezia prestatu du bihartik, abenduaren 1etik 3ra bitartean.

Programazioarekin hasteko, bihar, abenduak 1, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Leioako prentsa gelan, Aritza Bergararen hitzaldia, euskal pertsonai mitologikoei buruz antolatu du udalak.

Hurrengo egunean, abenduak 2, arratsaldeko 18:30ean, Kultur Leioako Auditorioan, Iratxoen kantu sekretuen musika ikuskizuna egongo da.

Euskararen Egunean bertan, Abenduaren 3an, larunbatarekin, eta abenduaren 4an, igandearekin, arratsaldeko 17:30ean, Kultur Leioan ere, euskarazko haur zinea egongo da (Hoper, oilaskoerbia).

Azkenik Abenduak 3an, 4an eta 5ean, 20:00etan, Kultur Leioan ere, helduentzatko zinea euskaraz egongo da (Unicornwars).

Ekitaldi guztiak Kultur Leioan eskainiko dira; guztiak ere ordaintzekoak izango dira, bat izan ezik: bihar bertan Kultur Leioaren Prentsa Gelan egongo den Aritza Bergararen hitzaldia iratxoei buruz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude