Frantziako Tourrak Leioaren zati bat zeharkatuko du uztailaren 1ean

Tourra Leioatik igarotzeaz disfrutatzeko egun bat izango da, eta norberak aukera izango du gozatua hartzeko nazioarteko ikuskizun horrekin, bere kirol-autoekin, taldeekin, publizitate-karabanarekin… bisitatuko gaituena, mundu osoan milioika lagunek jarraitzen duten telebista-emanaldiarekin batera.

Eragina Leioan

Lehen etapa horren ibilbidea 10:00etatik 15:00etara egingo da, eta Arboretumetik sartuko da Leioan. Ondoren, Erandiotik joango da, eta Udondo zubitik sartuko da ostera ere udalerrian. Azkenik, Ibaiondotik irtengo da Getxorantz. Nabarmentzekoa da 09:50ean polizia egongo dela bidegurutze eta sarbideetan, eta 10:00etan zirkuitua itxiko dela trafikoarentzat eta oinezkoentzat. 11:39an publizitate-karabana igaroko da. 13:35etik 13:39ra Tourra Lamiakotik igaroko da, eta 14:40an zirkuitua berriz irekiko da, eta apurka-apurka normaltasuna itzuliko da.

Ekainaren 30eko (ostirala) goizetik ezin izango da ibilgailu bat ere aparkatuta egon txirrindularitza-lasterketak egingo duen ibilbidean, Autonomia etorbidean, Erandio eta Getxoko udalerriekiko mugen artean. Era berean, egun horretan bertan zabor-edukiontziak kenduko dira Tourrak Leioan egingo duen ibilbidetik. Zerbitzuari berriz ekin arte poltsa eta altzaririk ez uzteko erregutzen dizuegu.

Trafikoari buruzko aholkuak

Egun horretan ibilgailuen trafikoan izango diren afekzio ugariak direla-eta, ibilgailu partikularrak ez erabiltzeko eskatzen du Udalak. Gure udalerri mugakideetan ere, hala nola Getxon eta Erandion, eta ia Bizkai osoan, eragina izango du Tourrak egun horietan.

Printzipioz, Leioako “Lejoanbusa” autobus-zerbitzuak ohiko ibilbidea izango du, eta gerta daiteke ordutegietan aldaketak izatea, trafiko-pilaketa eta guzti, Felipe del Río kalean, Autonomia etorbidetik hurbilenekoan. Bizkaibuseko gainerako autobus-zerbitzuei dagokienez, balizko eraginak aldez aurretik kontsultatzea gomendatzen da. Metroa ere ohiko ordutegian ibiliko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude