Gizarte Larrialdietarako eta Premialdietarako Laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Udaleko Gizarte Zerbitzuek epea ireki dute herritarrek laguntzak jasotzeko eskabideak aurkez ditzaten, larrialdikoak zein gizarte premietakoak; lehen hitzorduak iragan astelehenean, otsailaren 17an, hasi eta azaroaren 30era arte izango dira, salbuespenezko egoerei erantzuteko beharra izan ezik.

Larrialdietarako Laguntzak zati batean Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu, eta urtero kopuru bat esleitzen dio udalerri bakoitzari, irizpide batzuen arabera. Aurten Leioari 327.009 euro egokitu zaizkio, eta Udalak, funts propioekin, aurrekontuko partida osatzen duten 370.000 euro artekoak gehitu dizkio.

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan sei hilabeteko erroldatze-epea egiaztatu beharko da, eta laguntza-ildo nagusiak hauek dira: lehen mailako beharrak (jantziak, oinetakoak, betaurrekoak, ahoa konpontzea, estalitako esku-hartze bakoitza eta gehieneko zenbatekoa zehaztuta); oinarrizko altzariak eta etxetresna elektrikoak erostea; energia-gastuak (hornidura elektrikoa, gasa, etab.); etxebizitza mantentzea (jabekideen erkidegoa, ura, estolderia, zaramak ea OHZ); Hipoteka-maileguaren likidazioa 5 urtera arte; ostatua (alokairua eta azpierrentamendua) eta konponketak eta instalazioak.

Bestalde, Premialdietarako Laguntzek aurrekoaren osagarri den diru-laguntza osatzen dute, eta horren ezaugarriak eta baldintzak, gizarte larrialdietarako laguntzek ez bezala, Udalak berak zehazten ditu soilik. Ekitaldi honetarako, udal aurrekontuko 300.000 euroko partida bat bideratu da.

Laguntza horien oinarri arautzaileei dagokienez, Leioako udalerrian lau hilabeteko erroldatze-epea eskatzen da laguntza horiek jaso ahal izateko, salbu eta laguntzen hartzaileak adingabeak edo %65eko mendekotasun-egoera edo/eta desgaitasun-maila edo handiagoa aitortua duten pertsonak badira, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, baldin eta une horretan antzeko babes-agindua edo kredentziala badute. Kasu horietan ez da aldez aurreko erroldatze-aldirik eskatuko.

Gizarte-premialdietarako laguntzen ildo nagusiak, gizarte-larrialdietarako laguntzetarako oro har jasotzen direnez gain, honako hauek dira: hainbat arrazoirengatik (bizigarritasun-arazoak, familia-gatazka larria, bizikidetza-unitate independentea agortzea, bizikidetza-unitate independentea osatzea ardurapeko adingabeekin, etxebizitza galtzea …) bat-batean eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik beren ohiko bizilekua utzi behar duten pertsonek eta/edo familia-unitateek etxebizitza bat eskuratzeko diru-laguntza lerro bat izatea; oinarrizko horniduren mozketa saihesteko eta/edo zuzentzeko laguntzak, ez ordaintzeagatik; zaurgarritasun-egoeran dauden familientzako eskola-materiala erosteko laguntzak (aurten, 2020an, 100 eurotik 300 eurora bitarte joango dira familia-unitate bakoitzeko) eta, azkenik, gizarteratzen laguntzeko laguntzak.

Gizarte Premialdietarako Udal Laguntzak bateraezinak dira kontzeptu beragatik Gizarte Larrialdietarako Laguntzekin, nahiz eta bateragarri izaten jarraitzen duten diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria (EPO) kobratzearen eta etxebizitza eskuratzeko eta ez ordaintzeagatiko oinarrizko hornidura-mozketak saihesteko laguntzak jasotzeko aukera.

Laguntza horiek eman ziren xederako bakarrik erabili beharko dira. Gastu horiek justifikatzeko gehieneko epea hilabetekoa izango da gastuak egiten direnetik, eta, nolanahi ere, 2021eko urtarrilaren 31 izango da azken eguna. Aipatutako aldian laguntza justifikatzen ez bada, itzultzeko prozesua hasiko da.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude