Osakidetzaren langile guztiak daude bihar, urtarrilak 28, greba egitera mota guztietako baliabideak eskatzeko osasun publikoaren alde.
Mobilizazioak iragan urteko abenduan hasi ziren eta, Gabonetako etenaldiaren ostean, urtarrilaren 7an ekin zieten berriro mobilizazioei Osakidetzako langileek, sektorearen sindikatu guztiek, Medikuen Sindikatua salbu, bultzatuta.
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek salatzen dutenez “pandemiak agerian utzi ditu eta areagotu egin ditu urrutitik datozen arazo eta gabeziak larriak”.
Horregatik, sei puntuko aldarrikapen-taula adostu dute sei sindikatuek mobilizazio eta greba egunetarako. Lehenik eta behin, inbertsio handiagoa aldarrikatzen dute osasungintza publikoan, haien ustetan “permiazkoa baita diru publikoa guztiontzako zerbitzuetan gastatzea”. Horrekin batera, plantilla estrukturala handitu behar dela diote, “langileak gainkargatua eta gainezka” baitaude. Horretarako, behin-behinekotasunarekin amaitzea planteatzen dute, “langileek beren lanpostua kontsolidatu” behar dute eta.
Osakidetzako sindikatuek Lan Baldintzen Akordio berria behar dutela adierazi dute ere, baita azken urteetan “inposatu dizkiguten murrizketen rebertsioa ere: garapen profesional, Itzarri, erretiro primak, erosahalmena” berreskuratzea. Horri pribatizazioekin amaiatu beharra gehitzen diote osasungintza publikoaren langileek.
Bestalde, plantillaren lan osasuna eta segurtasuna bermatuko dituzten neurriak behar dituztela diote sei sindikatuek.

Biharko greba eta mobilizazioak
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek diotenez, Osakidetzak puntu horiek negoziatzeari uko egin dio eta, horren ondorioz, mobilizazioak eta biharko greba egitea beste aterabiderik eza zaiela geratu adierazi dute.
Biharko greba egunarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan manifestazioak egingo dira eguerdiko 12:00etan.
Bilbokoa Jesusen Bihotzetik abiatuko da, Kale Nagusia zeharkatuz Arriagako plazaraino, bertan ekitaldi txikia eginda bukatuko delarik mobilizazioa.