Gure Eskuk eta Kataluniako Assembleak “askatasun nahia” aldarrikatuko dute Tourrean

Euskal Herriko Gure Esku taldeak eta Kataluniako ANCk (Assemblea Nacional de Catalunya)eta Llum i Llibertat-ek Tourraren 9. etaparen bezperan, irailaren 5ean, bi herrion “askatasun nahia” aldarrikatuko dute.

Gure Eskuk Sare sozialetan ezagutarazi duenez, “euskal herritarrok eta katalanek gailur handiak ditugu igotzeko eta argiztatzeko”. Katalunyako Llum i Llibertateko kideak Montserraten hasi ziren , eta Gure Eskuko kideek Aiako Harrian hartu zieten lekukoa eta Euskal Herriko beste hamaika tokitara ere zabaldu.

Gure Eskuren ustez, “gailurrak elkarrekin egiteko garaia da, Katalunian zein Euskal Herrian auzia bat eta bera baita: herritarrok gure etorkizuna libre erabaki nahi dugu, eta batean zein bestean, oztopatu egiten digute, gure eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz urratuz”. Horregatik ANCk (Assemblea Nacional de Catalunya), Llum i Llibertat-ek eta Gure Eskuk ekintza bat antolatzea adostu dute.

Ekimena Frantziako Tourraren 9. etaparen (Pau-Laruns) bezperan, irailaren 5ean, egingo dute, lasterketaran ibilbidean, Soudet gainean (Ereta, Bearno). Freedom hitza —askatasuna— irudikatuko dute argiez. Ekintza nazioarteko komunitatearen arreta bereganatzeko baliatu nahi dute, eta euskal herritarron eta katalanen arteko elkarlanean mugarri bat jarri nahi dute.

Parte hartzaileek aurrez izena emante eta beren linterna eta maskara eraman beharko dute. Izena emateko honako helbide honetan egin beharko dute: https://labur.eus/FREEDOM.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude