Hego Euskal Herriko pentsiodunak berriro bilduko dira plazetan irailaren 7an, astelehenarekin

Datorren astelehenean, irailaren 7an, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak berriro ekingo die 70 hiritako plazetan pentsio duinen aldeko mobilizazioei. Aurreko aldarrikapenaz gain, pentsiodunek osasun krisiari irtenbidea ematea eskatzen dute, «aurpegi tragiko bikoitza» baituelako haientzat, «gaixotasunarena eta pobreziarena».

Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak elkarretaratzeak egingo ditu berriro irailaren 7an, astelehenean, hiriburuetan eta kay probientzietako 70 herritan, pixkanaka herrigo gehiago atxikiko zaielarik. “Hilabete hauetan, eta alarma-egoera altxatu ondoren, mobilizatu egin gara, eta 29 hilabete daramatzagu; gure osasuna bermatzea eta gure mobilizazioetan inork arriskurik txikiena ez izatea izan dugu lehentasun”, azaldu du pentsiodunen mugimenduak ohar batetan.

Krisi ekonomikorai dagokionez, pentsiodunek azaldu dute haientzat, “langile, emakume eta gazteentzat bezala, aurpegi bikoitza” duela, “gaixotasunarena eta pobreziarena”.

Espainiar estatuko eta EAEko Gobernuen plangintzan eta aurrekontuen aurrean, pentsiodunen aldarriakpenak entzun ditzatela eta “mendekotasuna artatzeko sistema, mendekotasuna duten adinekoen biltegi izateari utz diezaion” eskatzen du mugimenduak, eta “gutxi batzuek gure eskubide eta premiekin negozioa egin dezaten” salatuko du. “Gaur, munduko osasun erakundeak pandemia deklaratu eta 6 hilabetera, egoitza asko oriandik ez dira leku segurua, ez baitira horretarako beharrezko neurriak eta baliabideak hartu”, salatu du.
Bestalde, lan eskubideen arloan, “soldatak eta diru-sarrerak murrizten ari direla, eta enplegua prekarizatu eta pentsioak murrizten dituzten lan eta pentsio erreformek indarrean jarraitzen dutela” uste dute pentsiodunek, eta beraz, euren aldarrikapenk “egia bilaka daitezen” eta “osasun sistema publikoa eta zerbitzuak nabarmen hobetuz bizitzea merezi duen bizitzarako eta osasunerako dugun eskubidea bermatzeko” bilduko dira hemendik aurrera astelehenero, “helburuak lortu arte”.

Leioan Bulebarrean bilduko dira

Leioan ere, datorren astelehenean hasiko dira bilkurak egiten herriko pentsiodunek, Iparragirre Etorbideko Bulebarrean, eguerdiko 12:00etan.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.