Hilabete eskas falta da Pirinioetako bidea argiztatzeko

Leioaztarrok Lapurdiko Mondarrain mendira (749 m) joan beharko dugu I Izena emateko zabalik dago http://izenaeman.gureesku.eus

Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrok 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar, Gure eskuk eta Katalunyako ANC-k antolatuta. Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatuko dugu Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko. Erronka kolektibo erraldoia izango da.

Euskal herritarrok 115 gailur argiztatuko ditugu, Jaizkibeletik Benasqueraino, eta gailur hauetan guztietan izen ematea zabalik dagoGailur ‘berdeak’ eta ‘gorriak’ bereiztu ditugu: Gailur ‘berde’ guztiak Euskal Herrian daude, eta jende gehienarentzat irisgarriak diraHerri bakoitzak gailur berde bat(zuk) izango d(it)u izendatuta, honenbestez, izena emateko garaian, jendeak nongoa den adierazten duenean, gailur bat(zuk) proposatuko zai(zki)o, herrikideekin batera joan dadin. Edonola ere, beste edozein gailur aukeratu ahal izango du.  Izen ematea www.gureesku.eus webgunearen bidez egingo da. Hamalau urtetik beherakoek heldu batekin eman beharko dute izena, 10 € ordainduta. Mendizale federatuek, aldiz, 5 €.

Hilabete eskas baino ez da falta Pirinioetako Bidea argiztatzeko, eta Erandio eta Leioaztarroi egokitu zaigun mendia: Mondarrain (749 m, Lapurdi) da.

Bestalde, ekimena burutzeko kamisetak atera dira. Norberaren neurria zehaztuta, ordainketa eskaera egiteko momentuan izango da. Umeen kamiseten tailak 4, 8 eta 12 dira eta 12 € balio dute; helduenak 15 € balio dute. Nesken tailak S, M, L, XL eta XXL dira; mutilenak S, M, L, XL eta XXL ere dira.


Info +

Gure eskuren webgunea  www.gureesku.eus

Pirineotako bidean izena emateko  http://http//izenaeman.gureesku.eus

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude