II. Bizkaiko Txakolina eta Musika Mendibile Jauregian

Bizkaiko Txakolina & Musikaren bigarren edizioa badago hemen. Aurten jaialdia luzatu egin da eta larunbat eta igandean izango da.

Larunbat arratsaldean, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era, Iñaki Suarez somelierrarekin Zentzumen eta dastatze esperientzia egongo da (erreserba egin behar da, 5 € ordainduta), musika eta Bizkaiko Txakolina batzen dituen esperientzia eta ondoren The Gastis taldearen kontzertua izango da Mendibile Jauregiko terrazan.

Igande eguerdian Gari abeslariaren kontzertua izango da Mendibileko parkean, Bizkaiko Txakolineko upeltegi ezberdinetako txakolinak dastatu eta produktu gozoak jateko aukera egongo da Mendibile Jatetxearen eskutik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude