III. Emakumeen Martxan izena emateko epea zabalik da

Martxoaren 7an ospatuko den III. Emakumeen Martxan parte hartzeko izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 25era arte. Publiko orokorrari zuzendutako martxa izango da, 3 kilometrotakoa eta erraza, helburu zehatz batekin; “emakumeak bakarrik ez daudela agerian uztea”.

Bulebarretik irtengo da arratsaldeko 18:00ean eta bertara bueltatuko da 3 kilometro egin eta gero. Heltzerakoan txokolatada izango da prest, umeentzako ekintzak eta musika.

Izena emateko epea otsailaren 25era arte izango da zabalik, honekin batera parte hartzaileek kamiseta teknikoa jasoko dute. Izena emateko hainbat bide daude: Udaletxean, Gaztelubideko udal bulegoan, Kultur Leioan edota esteka honetan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.