Jaurlaritzak lizitaziora atera du Leioako institutu berria gauzatzeko proiektuaren idazketa

Eusko Jaurlaritzak lizitaziora atera du atzo Leioako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eskaintza publikoa hartuko duen eraikin berria egiteko proiektua. Aldapabarrena kalean egongo da insitutu berria.

Gaur egun, Barandiaran Behekoa (udalerriaren erdigunea) eta Barandiaran goikoa (Santsoena auzoa) eraikinen artean banatuta dago hezkuntza eskaintza. Jarduera horren bidez, bai Eusko Jaurlaritzak bai Udalak bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila guztiak eraikin berriago eta zentralago berean bateratu nahi dituzte, egungo ikasleen beharrei erantzuteko.

Jarduera horrek hobekuntza ekarriko du Altzaga Ikastolako ikastetxearentzat ere, jolastokia 2.000 metro karratu baino gehiago handituko baitu.

Lur zoru hau, Altzaga ikastolaren eta Mercedarias ikastetxearen artean kokatua, Udalarentzat lortu zen Aldapabarrenako hirigintza garapenari esker, bai eta ikasleen Guraso Elkarte eta ikastetxe eta talde politiko desberdinen (EH Bildu, Esnatu Leioa) lanari esker. Horiek guztiek Barandiaran Goikoan DBHko eta Batxilergoko hezkuntza eskaintza guztia kokatzeko hasierako asmoaren aurka agertu ziren eta horrek udal hitzarmena ekarri zuen udalerriko hiriguneko lursailetan bateratzea proposatuz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude