Keramikazko esku moreak Bulebarreko stoan, emakumeek beren eskubideen alde eginiko borrokaren adierazle gisa

Leioak ekintza berri bat gehitu du aurten martxoaren 8ko, Emakumearen Nazioarteko Eguneko, programazioan, atzotik aurrera esku more batzuk Bulebarreko stoaren mutur batean jarrita, emakumeek beren eskubideen alde egiten duten borroka ikusarazteko.

Zeramikazko 60 esku dituen horma-irudi more batek apaintzen du honez gero Bulebarreko stoa. Atzo goizean bertan, parte hartu zuten artisten ordezkaritza batek, Aintzane Ibarlucea irakaslearekin batera, horma-irudi horretako azken baldosa jarri dute, Alkateak eta Berdintasuneko zinegotziak martxoaren 8a dela-eta programatutako gainerako jarduerak zehaztu dituzten ekitaldi batean.

Ideia orijinala duela bi urte sortu zen Kultur Leioako Zeramika tailerreko irakaslearen eskutik, eta aurten ikasleekin esku-hartze kolektibo bat egitea eta Udalari proposatzea erabaki zuen, Martxoaren8a ospatzeko jardueren barruan sartzeko. Udalak bere egin zuen proposamena eta aurrerantzean han kokatuta azalduko murala.

Iban Rodríguez alkateak esan duenez, “asko gustatzen zaigu udalerriko bizilagunen ekarpenak izatea, eta hau da ekarpen horren adibide. Zeramika-tailerretako ikasleak, guztiontzat hain garrantzitsua den egun honetan parte hartzea erabaki dutenak, eta ideia fresko batekin eta beren artea ematen dutenak”

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude