Konzentrazioa gaur Osasun Zentroan, “Kalitatezko Osasun zerbitzu publikoaren alde”

Gaur, hilak 28, asteazkena, 19:00etan, konzentrazio bat egingo da Leioako Osasun Zentroaren atarian.

Konzentrazioa sare sozialen bitartez ezagutarazi da.

Zabaldu den mezuaren arabera, “langileek nekatuta eta baliabiderik gabe daude [eta] herritarrok arreta duinik gabe”

Deitzaileen arabera, “egungo ereduaren mugak agerikoak dira” eta beste eredu bat behar dugula aldarrikatzen dute. Ildo horretatik, lehen arretarako baliabide gehiago, osasungintzan inbertsio gehiago (BPGren %7a gutxienez) eta murrizketa eta pribatizaziorik ez egitea aldarrikatzen dute.

Horrela, “orain inoiz baino gehiago”, elkar zaintzeaz gain, osasun sistema indartu beharra aldarrikatzen dute, eta gaur, urriak 28, asteazkena, eta azaroaren 4an eta 11n Osasun Zentroaren atarian, 19:00etan herritarrak haien aldarrikapenekin, maskararekin eta babes-distantzia mantenduta elkartzera deitzen dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude