Korrika batzordeak II. Pilota Topaketa antolatu du gaur Udaletxeko frontoian

22. Korrika badator eta hori dela eta, Leioako Korrika batzordeak II. Pilota Topaketa antolatu du Udaletxeko frontoian, 18:30ean hasita.

Eskuz, pala eta pasaka modalitateetan hainbat partida ikusi ahalko dira udaletxe azpiko frontoian.

Eskuz, banakako partida jokatuko da Eñaut eta Jonen artean; eskuz binaka, Iraitz eta Enaiz Anartz eta Gotzonen aurka arituko dira.

Palan Arestik eta Kanpok Uribe eta Hernándezen aurka jokatuko dute. Azkenik, pasaka modalitatean Lekunberri eta Landa Aristondo eta Larrazabalen aurkako partidua ikusi ahalko dute frontoi txiki horretara huribilduko diren ikusleek. Gainera, giroa alaitzeko, partida arteko bertsoak kantatzen Tomás Lacarta eta Galder Bilbao, Txapi, arituko dira.

Eguneko ekimenekin bukatzeko, pilota topaketaren ostean, Orkestra elektrotxaranga ibiliko da erdialdeko zenbait gune eta tabernetan.

22. Korrika datorren martxoaren 31n hasiko da Amurrion eta apirilaren 11n bukatuko da Donostian euskararen normalkuntza eta erabileraren aldeko aldarria Euskal Herriko zazpi herrialdeetan zabaldu ostean. Leioatik apirilaren 7an pasatuko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude