Kurkudi, zabalik ostegun eta ostiralean “Depositoa bete elkartasun” kanpaina hauspotzeko

Kurkudi Herriko Taberna bihar osteguna eta etzi ostirala bere atea zabalduko du euskal presoen senideek “Depositoa bete elkartasun” kanpaina Leioan ezagutarazteko eta indartzeko asmoz.

Herriko Taberna arratsaldeko 17:30etatik  22:00etara egongo da zabalik, bertan euskal presoak bisitatzera sortutako gastuak ordaintzen laguntzeko materiala salgai egongo delarik.

Ekarpen ekonomikoa hiru motatakoa izan daiteke: 130 km erosteko 10 euroko laguntza eman, trukean poltsa bat opari jasoko delarik; 190 km erosteko 15 euroko aportazioa egin eta kamiseta  bat opari jasoko da; eta 260 km erosteko 20 euroko laguntza eman eta kamiseta, poltsa eta giltzero bat opari jasoko ditu laguntza-emaileak.

Kanpainaren materiala Kurkudin egongo da ikusgai eta nahi duenak kamisetak probatu ahal izango ditu.

Aurrekoaz gain, barra zabalik egondo da eta edaria eta pintxoak hartzeko aukera izango da.

“Gasolina erosteko dirua behar dugu” kanpaina

Kanpaina aurkeztu zutenean euskal presoen senide eta lagunek adierazitakoaren arabera, urtean 11.752 bidaia egin ohi izan dituzte. Bibaia guztiotan 14,6 miloi km egin izan dituzte presoen senitarteko eta lagunek. Haiek egindako kalkuloen arabera, 1244 km bataz beste egin ohi dituzte.

Horregatik, hain juxtu, bidaiok sortarazten dizkieten gastuak arintzeko kanpaina jarri dute martxan, euskal presoek, dauden lekuan daudela, bisitak edukiko dituztela bermatzeko, eta euskal gizartearekiko zilbor-hestea ez dela apurtuko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude