Uztailaren 12an zerbitzu publikoak indartzeko aldarria instituzioetara eramateko eskatu du LABek

“Pandemiak oso agerain utzi ditu osasungitzan edota helduen zaintzan dauden hutsuneak. Orain dugu aukera, zerbitzu publikoen ereduak behar duen aldaketa sakonak egiteko. Pribatizazio, merkantilizazio eta kontzertazio politikekin amaitu behar da. Zerbitzu publikoak ez dira negozioa egiteko, herritarrei kalitatezko zerbitzua eman behar zaie”, adierazi du Garbiñe Aranburu LABsindikatuko Idazkari nagusiak egindako agerraldian.

Hala, herritarrei kalitateko zerbitzua emateko “lehenik langileen lan baldintzak hobetu” egin behar direla adierazi du, sektore publikoan prekarietatea nagusi delako. LABen iritziz langile publikoen behin behinekotasuna %8ra murriztu behar da; ratioak hobetzeko legea berriak behar dira, zaintzan, osasun arretan eta hezkuntzan; langile interinoen egoerari irtenbide bat ematekoa urgentea da; enplegua egonkortzeko prozesuak martxan jarri behar dira; eta hizkuntza eskubideak bermatuko dituzten legeak behar dira. Eta era berean, herritarrei kalitateko zerbitzua emateko “zerbitzu publikoek publiko izan behar dute, egungo ereduak dituen hutsuneetatik abiatuz.

LABek uste duenez, Osasungintza sistema publikoa indartzeko apustua egin behar da, eta horretarako Osasungintzan kontzertazioarekin amaitzeko plan bat martxan jarri behar da. Bide batez, kontzertatuak dauden zerbitzuak publikoak berreskuratu behar ditu eta Osasungitza publikoaren zerbitzu katalagoa handitu egin behar da. Adibide moduan, dentistak aipatu ditu sindikatu abertzaleak. Aurrekoarekin batera, “lehen arretaren aldeko apustua egin behar da, baliabideak eta inbertsioa handituz”, esan du Aranburuk.

Bestalde, helduen zaintza publifikatzea aldarrikatu sindikatuak, enpresa eta fundazio pribatuak erabat desagerraraziz eta langileen publifikazio prozesuari ekinez.

Hori guztia posible egiteko, herritarrei kalitateko zerbitzua emateko bidean, “zentralizazio politikarekin amaitu egin behar da”, LABen ordezkarien arabera. “Zerbitzu publiko eredua eta langile publikoen lan baldintzak ezin dira Madrilen erabaki, Euskal Herrian erabaki nahi ditugu”. Horretarako “Funtzio Publikoaren Estatutua berritzea,  Funtzio Publikoaren Lege burujabe bat onartzea, langile publikoen baldintzak estatuaren menpe ez egoteko lege propioak onartu behar dira eta estatuak errespetatu egin behar ditu, esku hartzerik gabe”, adierazi du Aranburuk.

Horretaz gain, “ditugun eskumenak baliatu behar dira sektore publikoa indartzera diru inbertsio handiagoa bideratzeko. Azken urteetan, kontrako bidea egin da eta pandemian ikusi dugu. Azken urte hauetan, aurrekontuetan murrizketak egon dira eta geroz eta diru gutxiago bideratu da osasungintzara edota hezkuntzara. Oinarrizko Euskal Sektore Publikoa sortzea proposatzen dugu, esku pribatuetatik legez babestuta”, ezagutarazi dute LABeko kideek.

Sektore publikoa indartzeko diru gehiago inbertitzea eskatu dute, baina ohartu dutenz, “ez dago inbertsiorik politika fiskala ukitzen ez bada. Diru gehiago bildu behar da eta modu progresiboagoan egin behar da. Urkullu lehendakariak esan du zergak ez igotzea ez dela murrizketen parekoa, baina hori gezurra da”, Aranbururen iritziz. LABek argi hitz egitea ere eskatu du: “egungo Gobernua mantentzen bada, sektore publikoa ahuldu egingo da. Politika neoliberalak eta murrizketa-politika egiten ari dira eta jarraituko dute egiten”.

Horregatik guztiagatik, aldaketa politikoaren beharra aldarrikatu dute LABen ordezkariek. “Euskal Herrian gehiengo sindikal eta sozial bat atera da kalera aldaketa soziala aldarrikatzera. Gehiengoa gara beste sektore publiko bat defendatzen dugunak. Asko dugu esateko uztailaren 12an, aldaketa sozialaren aldeko borroka hori erakundeetara eramanez eta aldaketa politikoa bultzatuz”, LABen Idazkari nagusiaren esanetan.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude