Lanekoak ez diren praktikak egiteko beka programa berabiarazi du Udalak

Gaztedi Uribe Kosta lankidetza hitzarmena sinatu duten udalerrietan (Leioa, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz) erroldatutako 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduriko “lanekoak ez diren praktikak egiteko beka programa” martxan jarri dute aurten ere.

Praktiken ezaugarriak praktikaldiaren iraupena 5 hilabetekoa izatea; lanaldia 30 ordu astean eta bekaren zenbateko 770 hilean izatea dira.

Beste alde batetik, beken onuradunak izateko bete beharreko baldintzak dira 18-25 urte izatea praktikaldia hastean edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egonda; Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera Gaztedi Uribe Kosta hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, GorlizLeioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz); Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailakoa edo goi-mailakoa) edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea, edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea; Gazteen Berme Sisteman izena emanda egotea, hala badagokio; prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzea; enplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea eta, azkenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea.

Eskerak eskatutako dokumentazioarekin batera, nagusiki Behargintza Leioaren webgunearen bitartez (www.behargintzaleioa.net) bideratuko dira. Halaber, eskabideak aurrez aurre aurkeztu daitezke Leioako u.daleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Udaletxea edo Gaztelubide), edo Behargintza Leioaren bulegoetan (Mendibil kalea 3, 48940 Leioa).

Diru-laguntzen eskabideak, honako deialdia eta oinarri arautzaileak BAOan argitaratzen diren egunetik 2019ko abenduaren 31ra arte aurkeztua ahal izango dira, betiere, data hori baino lehen eskainitako beka guztiak esleituak ez baldin badaude.

Info +

Deialdiaren arau arautzaileak  https://behargintzaleioa.net/images/documentacion/bases-uk-gaztea-2019_eu.pdf

Izen emate telematikoa  https://behargintzaleioa.net/es/solicitud-para-la-realizacion-de-practicas-no-laborales

Aurrez aurreko izen ematea  https://behargintzaleioa.net/images/documentacion/jovenes_inscrip_uk-gaztea_2019.pdf

Behargintza Leioa  Tlf. 94 400 41 95 I behargintza@leioa.net

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude