‘Leioa berdintasunetik’ hirigintza proiektuak, ondorioak lantzeko tailer batekin itxiko du bere jardunaldi zikloa

Azken jardunaldia astelehenean, irailaren 24an, egingo da, 18:00etan, Prentsa Aretoan

Udaletik bultzatutako Leioa berdintasunetik izeneko hirigintza proiektuak amaiera emango die bere jardunaldi irekien zikloari, erakundeek eta partaideek udal ekimenak eman dituen ondorio nagusiak aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera emango duen tailerrarekin. Aipatutako tailer formatuan egingo den amaiera jardunaldia datorren irailaren 24an egingo da, 18:00etan, Kultur Leioaren Prentsa Aretoan.

Zalantzarik gabe, hitzordu garrantzitsua izango da hasieratik amaierara jardunaldi guztietan parte hartu dutenentzat, eta baita saioren baten bitartez ekimenarekin harreman puntuala izan dutenentzat edo ‘Leioa berdintasunetik’ ideiak, orokorrean eman duena eta bere ondorioak ezagutzera animatzen direnentzat. Izan ere, horren bitartez, Udalak «genero ikuspegian oinarritutako herritarren aldeko hirigintza azterketa egitea du helburu».

Joan den maiatzean eztabaida saioak egin ziren, eta orain ondorioak partekatzeko unea heldu da, «denon artean, hobekuntza proposamenetan sakontzeko, batez ere. Izan ere, ekimenak beste aurrerapauso bat eman nahi du, eta datozen hilabeteetan martxan jarriko den talde motor bat abiatuko du, lehenengo helburuari hasiera emateko, udalerriko “puntu beltzak” izenekoak hobetzea».

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude