Leioako Udaltzaingoak radar mugikor berri bat erosi du udalerriko ibilgailuen abiadura kontrolatzeko eta, gogorarazi duenez, gehienezko abiadura 30 km/h-koa da udalerri osoan duela urtebete baino gehiagotik.
Otsailetik aurrera, udaltzainek abiadura-kontrolak egingo dituzte herriko edozein tokitan, eta edozein unetan, “radar finkoen eta radar mugikorrak dituzten Ertzaintzaren patruilen lankidetzaren mende egon gabe, orain arte bezala”, udalak ezagutzera eman duenez.
Hala ere, neurri hori ez da berria; izan ere, 2006tik Leioako hainbat kalek muga hori zuten, baina 2019ra arte ez zen muga hori udal-titulartasuna zuten herriko bide guztietara hedatu.
Udalak gogoratu duenaren arabera herri barruko abiadura-muga hausteak 100 eta 600 euro arteko isuna dakarrela, baita gidabaimenean 6 puntu artekoa ere. Hala ere, 2006az geroztik, Leioako kale askotan muga hori ezarrita zegoen.
Tokiko erakundeaak dioenez, hiru helburu ditu neurriak: bide-segurtasuna handitzea (bereziki, oinezkoen harrapatze-kopurua jaistea), airearen kutsadura murriztea eta emisio akustikoak murriztea. Gainera, “gidariei udalerritik ibiltzea errazteko balioko du ere, zirkulatzen ari diren bide motari jaramonik egin gabe”.