Leioako ikasleek ‘autorik gabeko eguna’ ospatuko dute bihar

Bihar, irailak 22, Kotxerik Gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, sei ikastetxek eta Gaude elkartearen Donibane Okupazio Zentroak HIT (Haur ibiltarien Topaketa) ospatuko dute, mugikortasun modu iraunkorragoekin konprometitu beharra gogorarazteko.

Leioan bost gune zehatz jarriko dituzte: “Segi Ibiltzen: autonomiarako lehen geltokia”. Goizeko 8:00etatik 10:30era, gune horiek prest egongo dira seme-alabak uzteko eta, horrela, azken zatia ikaskideekin ikastetxeraino oinez egin ahal izateko.

“Segi Ibiltzen” 5 geralekuak hemen egongo dira: Skate Parkeko aparkalekua (Eusko Gudarien Etorbidea), La Carbonera aparkalekua (Sabino Arana, Iturriondo eta Luis Bilbao Libano artean), Artatza Romo BHI institutuaren aurreko aparkaleku-gunea (Amaia etorbidea), Artatza, 26 (autobus geltokia) eta Udaletxeko aparkalekua, parrokiaren ondoan

Gune horietan monitoreak egongo dira, haiek hartzeko eta nondik nora joan azaltzeko. Heldurik gabe joan nahi ez duten haurrek hezitzaile batek lagunduta egin ahal izango dute bat taldeekin, eta hezitzaile hori noizean behin aterako da.

Ekimenean parte hartzen duten ikastetxeak Artatza-Pinueta HLHI, San Bartolome HLHI, Txomin Aresti HLHI, Colegio Mercedarias Ikastetxea, Betiko Ikastola, Colegio Irlandesas Ikastetxea eta Donibane Zentro Okupazionala izango dira.

Udalak bost urte daramatza Bizibideak-Eskolara lagunekaz proiektua garatzen, eta Euskal Autonomia Elkargoan (EAE) “erreferentziazko udalerria da proiektuaren garapenean”, tokiko instituzioak dioenez. Talde eragilea osatzen duten eragileek gidatuta (ikastetxeak, guraso-elkarteak, udaleko teknikariak eta politikariak, Leioako tokiko osasun-zentroko arduradunak, udalerriko zenbait gizarte eragile eta haurrak), guztien artean proiektua definitzen eta eboluzionatzen ari da: mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko konponbideak eta proposamen berriak bilatzen. Baina, batez ere, haurren autonomia landu nahi da hirian, Francesco Tonucciren filosofiari jarraituz: “Umeentzat hiri atsegina dena, pertsona guztientzat pentsatutako hiria da”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude