Leioako tunela egokitzeko obrek Avanzadako trafikoari eragingo diote

Avanzadako tunela Leioa parean egokitzeko proiektuko eraikuntza-obrek trafikoari eragingo diote, igandetik ostegunera arte, gaueko ordutegian.

Uztailaren 2tik aurrera, autobiako errei geldoak, Getxo eta Bilborako noranzkoan, eten egingo dira herrigunean, igandeko 22:00etatik osteguneko (uztailak 6) 06:00etara. Eragin horren arrazoia da lubakiaren azpitik igarotzen diren ibilgailuen segurtasuna, zerbitzu-bideen goiko aldean egiten ari diren lanen ondorioz.

Aldaketa eta eragin guztiak eguraldiaren, bide-kudeatzailearen baldintzen, garraio berezien eta bestelakoen araberakoak izango dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude