Leioako Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udako jai guztiak

Udalak herriko jaiak bertan behera uztea erabaki du, osasun-krisia gainditzen jarraitzen dugun bitartean erantzukizuna eta pertsonen segurtasuna lehenesten baititu. Beraz, aurten ez dira San Juan jaiak ospatuko ezta ere auzoetako jaiak.

Udalak Lamiakoko, Txorierriko, Pinuetako, Santi Mamiko, San Bartolomeko, Ondizko, Udondoko eta Txopoetako jai batzordeekin adostu du auzoetako jaiak ere bertan behera uztea. Erabaki bera bere garaian hartu zen, modu adostuan, Lamiakoko Maskaradarekin.

Pandemiak eragindako konfinamendua arintzen jarraitzen badugu ere, ekitaldi jendetsuak egiteak kutsatzeko arrisku handia dakar oraindik ere. Horregatik, erabaki arduratsuena hartzen zailena ere izan da: 2020ko jaiak bertan behera uztea.

Udalak eskerrak eman dizkie udal langileei, kultur eragileei, txosnen batzordeari, kultur, kirol eta gizarte elkarteei eta, oro har, Leioako gizarte osoari, jaiak prestatzen egindako lanarengatik eta hartutako konpromiso handiarengatik.

Dagokion aurrekontu-partida Leioako ekonomia suspertzeko eta egungo osasun-krisiak kolektibo ahulenen artean eragindako ondorioak arintzeko erabiliko da. Erabaki horrek tokiko instituzioak iragarritako neurriak indartuko ditu, eta politika berriak diseinatzeko balioko du. duela gutxi Iban Rodriguez alkateak publiko egin zuenez.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude