Leioako Udalak lanean jarraitzen du, orain etxetik

Bihartik aurrera, toki-administrazioarentzat funtsezkoak diren zerbitzu jakin batzuk eskaintzen dituzten udal-langileek etxetik jarraituko dute zerbitzuak ematen, telelanaren modalitatearekin, presentzia ezinbestekoa denean izan ezik, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretua indarrean dagoen bitartean.

Horrela, leioaztarrek Udaletxean egoitza elektronikoaren bidez jarraitu ahal izango dute izapideak egiten, eta telefonoz (94.400.8000) 8: 00etatik 13: 00etara.

Gogoratu behar da bizilagunekin komunikatzeko kanalak irekita egongo direla edozein kontsulta edota iradokizuni erantzuteko (posta elektronikoa, telefonoa eta sare sozialak).

Info +

Udal Egoitza elektronikoa  Udaletxean

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude