Bozeramaileen Batzordeak gaur bertan egindako bileraren ostean, Udalak prebentzio neurri berriak ezarri ditu gaur ezarritako alerta sanitarioaren aurrean.
Berehala etengo da salbuespenezko egoera horretan neurriak hartzeko ezinbestekoak diren bileretatik haratago dagoen bilera oro, eta, nolanahi ere, atzeratu egingo dira kide anitzeko udal-organoen bilkurak.
Era berean, herritarren arretaren arloan salbuespenezko neurriak hartzea erabaki da, aurrez aurreko izapideak behar-beharrezkoak diren izapideetara mugatuz eta beti telefonoz hitzordua eskatuta, eta udalaren eskumenetan herritarren eskariari erantzuteko udalak dituen ordezko baliabideetara bidaliz.
Azkenik, udal bulego eta eraikinetara herritarren sarrera mugatzen da, eta udal langileei bakarrik uzten zaie sartzen.
Sarrera-kontuetan hartutako neurriez gain, herritarrentzako arreta-zerbitzu orokorretan eta Gizarte Zerbitzuetakoaetan premiazko eta ezinbesteko izapideak baino ez dira egingo, beste bide alternatibo batzuen bidez egin ezin direnak, telefono bidez hitzordua eskatu ondoren: telematikoki egin ezin den errolda-alta, heriotzak, genero-indarkeriaren egoerak, haurren eta adinekoen babesgabetasun-egoerak, banaka eta aurrez aurre egin beharrekotzat jo daitezkeen beste izapide batzuk, behar bezala egiaztatuta.
Erabaki horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bidalitako informazioan oinarrituta hartu dira beti, eta administrazio eskudunek informazio gehiago eman zain eta, hala badagokio, ofizialki ematen dituzten argibideen zain.