Leioako Udaltzaingoak oinezkoen kontrolak areagotu ditu kale eta parkeetan

Leioako Udaltzaingoak zaintza areagotuko du herriko parke eta kaleetan, alarma egoera betetzen ez dutenei isuna jarriz, Udalak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, erosketak egitera edo txakurra paseatzera doazen oinezkoei egingo dizkiete kontrolak, eta horretarako betebehar hauek bete beharko dituzte: erosketara joaten diren pertsonei erosketa-tiketa eskatuko zaie, egiazkoak diren egiaztatzeko; txakurrak paseatzen dituzten pertsonei gogorarazten zaie “maskota egunean gehienez hiru aldiz atera ahal izango dela eta paseoa animalia bizi den etxebizitzaren ingurutik egin behar dela, etxebizitzatik 60 metrora gehienez, eta 10 minutuz gehienez”.

Muga horiek gainditzen dituen pertsona oro Udaltzaingoak zigortuko du, eta gogorarazi nahi izan dute isunak, gutxienez, 600 eurokoak direla.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude