Leioan bizi diren herritarren %9,6k atzerriko jatorria du

Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Leioako Udalak kulturarteko ikuspegia duten datu estatistikoen lehen panoramika argitaratu du, Leioako Inmigrazio Zerbitzuak egina. Udalak esan duenez, hori udalerrian Inmigrazioaren Behatokia eraikitzeko lehen urratsa da. Ekintza hori udalerriko Inmigrazio eta Kultura arteako Bizikidetza Plana garatu eta ezartzean sortu zen. Plan hori 2019ko urte amaieran onartu zen.

Lortutako datuek erakusten dutenez, bizilagunen %9,6 atzerritarrak dira (3.109 pertsona). Pertsona hhorien %54,8 emakumeak dira, eta atzerritar gehienak Bolivia eta Kolonbiakoak dira. Atzerriko jatorriko pertsonen % 44,4k espainiar nazionalitatea dute, eta nazionalitate hori eskuratzeko prozesu horien erdiak baino gehiago emakumeek sustatu dituzte (%58,2 –806 emakume–).

Bestalde, leioztarren % 5,8k atzerriko nazionalitatea du (1.888 pertsona). Horien artean, 161 espainiar Estatuan jaiotakoak dira, eta oso biztanle gazteak dira, % 91 0 eta 15 urte bitartekoak baitira.

Datu horiek guztiek Observatorio de la Inmigración en Leioa 2021 izeneko dokumentuan argitaratu dira. Aipatu dokumentua erdera hutsean zabaldu du Leioako Udaalak.

Datuok gaur Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin batera eman du argitara Udalak. Aipatu egun hau UNESCOren Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala onartu ondoren ezarri zen. Adierazpenn honetan aniztasunn hori gizateria osatzen duten talde eta gizarteen bereizgarri diren identitateen originaltasunean eta aniztasunean islatzen da, gizateriaren ondare komuna da, eta aitortu eta finkatu egin behar da oraingo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan.

Info +

Inmigrazioaren Behatokia  Observatorio de la inmigración Leioa 2021

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude