LGTBI+-aren harrotasunaren nazioarteko egunaren inguruko Udalaren adierazpen instituzionala

LGTBI+ kolektiboa, berriro biltzen da ekainaren 28an, aurten ere, euskal gizartearen aurrean eskubideak eta bizikidetza aniztasunetik aldarrikatzeko., 1969ko ekainaren 28an, joan den urtean 50. urteurrena ospatzen ari ginela, Stonewall-eko errebolta gertatu zen New Yorken, eta data hori bihurtu da, urtero, gure aldarrikapenak eta lorpenak agerian jartzeko eguna; ezinbestean, data hori izan behar da oraindik lortu gabe dugun guztia agerian jartzeko eguna ere.

Aipamen berezia egin behar da Estatuan berdintasunezko ezkontza onartu zeneko hamabosgarren urteurrena betetzean. Onarpen hori ezinezkoa izango zen LGTBI+ komunitatearen eta haren aliatuen borrokarik gabe. Horrek gogorarazten digu, erakundeen eta herritarren ahaleginarekin eta lanarekin, guztiontzako eskubideetan aurrera egitea lortuko dugula.

Eusko Jaurlaritzaren LGTBI+ kolektiboarentzako Informazio eta Laguntza Zerbitzua den Berdindu zerbitzu publikoak, eskerrak eman nahi ditu bizitza eta ahaleginak eman dituzten pertsona guztiei sexu-askapenaren aldeko borrokaren alde, eta, gaur egun, gizartea sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eraldatzeko lana antolatzen eta gauzatzen jarraitzen dutenei. Era berean, hemen eta gure mugetatik kanpo isilik irauten duten pertsona guztiak aitortu eta ahaldundu nahi ditu. Eta oso bereziki 2020. urte honetan, hain ohikoa ez den egoera bat bizitzen ari garen honetan.

Mundu guztian zehar etxeetako itxialdi orokorrera behartu gaituen pandemiak, kolektiboko pertsona asko erabateko babesgabetasunera eta ikusezintasunera eraman ditu. Eman diren egoera askoren artean, arreta jarri nahi dugu beren bizikidetza-ingurunean armairuan berriz gordetzeko betebeharra ikusi duten pertsona guztiengan, bai eta hurbileko pertsonen zainketen zama beren gain hartzen duten eta honengatik, aldi honetan bereziki bakardadea eta urruntasuna jasan duten LGTBI+ kolektiboko pertsona guzti horiengan.

Berdindu!-n argi dugu ezin dela adi egoteari utzi. Azken urteotan, agerikoa da faxismoa defendatzen duten taldeen itzulera eta foro publiko jakin batzuetatik ere egiten diren saiakerak, LGTBI+ kolektiboaren eskubideei buruzko zalantzaren hazia mahai gainean jartzea, bai eta pertsona guztien berdintasunari buruzkoa ere.

Horregatik uste dugu berebiziko garrantzia dutela bizitza eta eskubideak babesten dituzten lege arau berrituak. Oso garrantzitsua da, halaber, LGTBI+ kolektiboaren egungo errealitatea ezagutzea, hiri-zurrumurru eta -kondairez gain, egiaztatutako eta kuantifikatutako datuekin.

Erakundeok erantzukizuna dugu pertsona guztientzako eskubide guztiak bermatzen, eta bereziki zaintzen LGTBI+ bezalako kolektibo ahulenek eskubide horiek eduki ditzaten. COVID-19aren garaian ere egin behar dugu: krisia ezin da aitzakia izan inor atzean uzteko. Garaiz gabiltza “normaltasun berri” hori garai berri bat izan dadin, euskal gizarte begirunetsuago, bidezkoago, duinago eta askeago baterantz aurrera egiteko aukera bat izan dadin.

Ikusgaitasun lesbiko, trans eta bi-en egunak, trans aurkakoak, LGTBIfobiaren kontrakoak… bat egiten dute gaur egun, garen bezala izatearen eta nahi dugun bezala desiratzearen harrotasunaren aldarrikapenean, bakoitza bere erara, denak eta anitzak.

Hori guztiagatik, Berdindu!-tik pertsona guztiei egun hau sexu-askapenaren alde egiten ari garen aurrerapen guztiak ospatzeko aprobetxatzera animatzen ditugu.

COVID-19aren urtean, oso konplexua da LGTBI+ kolektiboarentzat kalera irtetea errealitatea ikusarazi eta aldarrikatzera. Gainera, arduragabekeria litzateke herritarrei kalean bilera masiboak egitera deitzea. Baina, krisietatik aukerak atera behar dira, eta, horregatik, ez da aukera galdu behar denboraldi honek gure gizartea eraldatzeko eman duen hausnarketan; eta hori egin beharra dago banantzen gaituen guztia kenduz eta izateko eta adierazteko askatasuna eman behar diren bizikidetza-arauak indartuz, LGTBI+ kolektiboko pertsonei, eta gainerako pertsona guztiei.

Herritarrei eskatzen diegu, beraz, sentsibilizazio- eta aldarrikapen-ekitaldi guztiekin bat egin dezatela, foro publikoetatik, komunikabideetatik eta sare sozialetatik erakuts dezatela gaur aniztasunaren aldeko borroka-eguna dela, eta balkoietan eta leihoetan bandera zintzilika dezatela.

Leioako Udalak konpromiso irmoa jakinarazten du berdintasunezko gizarte inklusibo bat, herriko bizitzan pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena, eraikitzen laguntzeko. Horretarako, honako neurri hauek abiarazi ditu:

Herrian LGTBI+ kolektiboaren berdintasunerako konpromisoan aurrera egiteko neurriak:

  • 2020. urtea: diskriminazio anizkoitzeko egoeran dauden emakumeei buruzko azterlana egitea. Azterlan horretan, emakumeen egoera hobetzeko ekintzak hartuko dira aintzat.
  • Maiatzaren 17a eta ekainaren 28a oroitzapen-egun egitea.
  • Ekainaren 28a dela-eta, bozeramaileen batzordean bilkuran adierazpen instituzionala onartzea.
  • Udaletxeko balkoian eta kultur etxean banderak jartzea.
  • Urteroko sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpainak egitea.
  • Hezkidetza-programa, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikastetxeetarako, tratu-berdintasunaren aldeko bizikidetza bultzatzearren.
  • Leioako Udalak bai horretarako eskumena duten erakunde publikoei, bai behar besteko gaitasuna duten eremu pribatukoei eskatzen die LGTBI+ kolektiboaren eta, bereziki, emakume bisexual, lesbiana eta transexualen bizi-baldintzak hobetzeko arauak, protokoloak, lantaldeak, ekintzak, ekimenak eta abar abian jar ditzaten sustatzeko, haiekin batera doazen estereotipoak hauste aldera.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude