LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna da gaur

Gaur, Maiatzak 17, Udalak LGTBI kolektiboaren edozein diskriminazio motaren aurkako jarrera adierazi du, eta Leioako gizartea gonbidatu du pertsonen aurkako edozein eraso fisiko, psikologiko, intelektual eta moralen inguruko hausnarketa, errebindikazioa eta salaketa egitera, haien sexu-orientazioagatik, genero-identitateagatik edo -adierazpenagatik.

Horrela, Udalak bat egin du LGTBI kolektiboaren aldarrikapenekin eta Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak data hori ospatzeko egindako testuarekin.

LGTBIfobiaren aurkako prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko bultzatzen dituen ekintzen artean, Udalak honako hauek nabarmendu ditu: udalerriko ikastetxeetako LH2 eta LH6ko ikasleentzako tailerrak eskaintzen dituen Berdinen arteko tratu onak izenekoa; harreman afektibo-sexualak genero-ikuspegitik ikastetxeetako DBH1 eta DBH4ko ikasleentzako tailerrak antolatzen dituena; LGTBIfobiaren aurkako kartelak eta eranskailuak banatzea; Udaletxean eta Kultur Leioan LGTBI banderak jartzea eta bankuak LGTBI banderaren koloreekin pintatzea udalerriko ikastetxeetan.

Gainera, Leioak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua eskaintzen du  ). Eusko Jaurlaritzak, berriz, Berdindu zerbitzuak sexu- eta genero-aniztasunari buruzko informazioa eskaintzen du.


Info + 

LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna  Berdindu zerbitzuaren adierazpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude