Manifestazioa Bilbon kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde

Osakidetzako zazpi sindikatuek (Erizainen Sindikatua, ELA, LAB, Euskadiko Medikuen Sindikatua, CCOO, UGT eta ESK) dei egin dute Bilbon manifestazioa egiteko.

Mobilizazioa gaur, urriak 3, larunbata, izango da, eguerdiko 12:00etan, Honaino heldu gara! goiburupean egingo da, Bihotz Sakratutik irtenda.

Bertan kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde aldarrikatzera deitu dituzte Osakidetzako langileak eta herritarrak.

Aurreko asteetan hasi ziren mobilizatzen Osakidetzako langileak, sindikatuek deituta. Irailaren 18an, Lehen Arretako Osasun Zentro guztietan konzentrazioak burutu zituzten langile eta herritarrek. Irailaren 25ean, Ospitaletan elkartzera deitu zituzten langileak sindikatuek. Azkenik, Bilbon gaur egingo den manifestazioa deitu dute Osakidetzako sindikatu guztiek.

Mobilizazio guztiotan Osakidetzako langileak leher eginda daudela eta giza baliabiderik gabe ari direla lanean salatu dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude