Mari Jose Peleteiro izango da EH Bilduren alkategaia datozen udal hauteskundeetan

Barne hautapen-prozesuaren bitartez koalizio abertzaleko militantziak  alkategai izateko hautatu du Mari Jose Peleteiro Ramos Leioan.

Aurreko igandean bukatu zuen EH Bildu Leioak 2023ko maiatzean egingo diren hauteskundeetarako gure udalerriko zerrendaburu izateko hautapen prozesua. Azaldu dutenez, positibotzat jo dute parte hartze bidez egindako ariketa, eta behin udal hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratuta, hurrengo urratsa zerrendaren gainerako kideak aukeratzea izango da. Hala ere, EH Bildu Leioako Mahai Politikoak iragarrita du honez gero bigarren lekuan beste emakume bat joateko proposatuko duela, Eguzkiñe Agirre, egungo zinegotzia ere, hain zuzen.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.