Mobilizazioa bihar Bulebarrean, Sortuk deituta

Bihar, irailak 27, frankismoak Juan Paredes Manot, Txiki,  eta Angel Otaegi Etxeberria ETAko kideak hil zituela 46 urte beteko dira.

Hori dela eta, Sortu Leioak mobilizazioa deitu du herrian.

Gaueko 20:00etan izango da, Iparragirre Etorbideko Bulebarrean hasita, “Euskal Herria bihotzean, Independentzia” lelopean.

Frankismoaren azken exekuzioak

1975eko irailaren 27ko Txiki eta Otaegiren ETAkide eta Xosé Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz FRAPeko kideen exekuzioak Francisco Franco dikatadoreak hil baino aste batzuk lehenago frankismoak berearazi zituen azken heriotza zigorrak izan ziren, guda-kontesilu baten ondoren.

Paredes Manot eta Otaegi Etxeberriaren fusilatzeak gizartearen erreakzio eta protesta ugari eragin zituen Euskal Herrian eta nazioartean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude