Monarkiaren aurkako lapiko-jotzea deitu dute gaurko 21:00etan

Espainiako Errege Felipe VI.ak gaur, hilak 18, gaueko 21:00etan, telebista bidezko diskurtsoa irakurriko duela iragarri zuten aurrekon egunetan Erret Etxetik.

Ez dago argi zeren inguruan arituko den Espainiako Erregea bere telebistako diskurtsoan. Iragan igandean ezagutu baitzen Juan Carlo I.ak Suitzan duen deklaratu gabeko dirutza (65 miloi eurokoa). Fundación Zagatkaren izenean. Zenbait komunikabidetan agertu denez, diru horren titularra Juan Carlos I.a da, baina egungo errege Felipe VI.a agertzen omen zen onuradun gisa.

Erret Etxeak dena gezurtatu zuen prentsa-ohar baten bitartez. Bide batez, Estatuaren Aurrekontuetatik Juan Carlos I.ari urtero ordaintzen zitzaiona (aurten 194.232 €) bertan behera uzteko hartutako erabakia ezagutarazi zuen.

Ondoren jakin izan genuen gaur, gaueko 21:00etan telebistaren bidezko diskurtsoa ezagutaraziko zuela. Ez dakigu bere aitaren auziaz jardungo duen edo Coronabirusaz arituko den. Edo bietaz.

Edonola ere, asko izan dira gertatutakoa eta gaurko diskurtsoa monarkia zuritzeko ekimenak baino ez direla uste dutenak. Eta horregatik, ordu berean, hots, 21:00etan, kazerolada egiteko deia zabaldu dute sare sozialen bitartez. Ikusi hemen: .

Alderdi subiranistek bat egin dute deiarekin

Llotja de Mar-en Adierazpena sinatu zuten alderdi subiranistek Erregearen eta monarkiaren aurkako ekimenarekin bat egin eta parte hartzeko deia zabaldu dute. Bertan diotenez, “gogor kolpatzen ari zaigu osasun, zaintza eta jendarte larrialdi betean ezagutu da borbondarren enegarren ustelkeria. Estatuko populazioa aspaldiko egoerarik larrienean murgilduta badago ere, estatu-buruak bere irudia zuritzeari ekin dio, eta Gobernuak egoera baliatu du zentralizazio joera zaharrak areagotzeko”.

EH Bildu, ERC, JxCat, CUP eta BNG, besteak beste, sinatutako komunikatuan, Estatuaren Gobernuari egungo erronka “gaizki kudeatzen” ari direla, “ardurarik gabe, beste behin ere eliteen interesak lehenesten ari direlako”. Egoera hau “herritarrentzat zein herrientzat kalte ikaragarria da, eta hondamendi honen aurrean protesta egin beharra dagoela” diote 11 alderdiek.

Horregatik, “soberanistok geure bidea egin behar dugula, nork bere herrian eta elkarlanean espainiar Estatuaren aitzinean” uste dute. Eta deitzen dute, espainiar erregearen diskurtso telebisatua izango den 21:00etarako “balkoi eta lehioetara atera eta zarataren bidez gure haserrea adierazteko, lehenbailehen monarkiari agur esan eta herrien errepubilkak sortzeko premia adierazteko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude