Mugigarritasun-murrizketa berriak direla-eta erabili ezin diren Auditoriumeko sarrerak itzultzea

Leioa eremu gorrian sartu da gaur; ondorioz gozatu ezin diren Auditoriumeko ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa itzuliko du Leioako Udalak. Hala, ikuskizunetarako sarrerak erosi dituzten baina udalerriaren perimetroa ixteagatik Leioara hurbildu ezin diren pertsonak Kultur Leioarekin harremanetan jarri beharko dira (94.607.25.70) sarrera horiek baliogabetzeko eta dirua jasotzeko, egoerak uzten duenean.

Dei horien bidez, Kultur Leioak sarrera horiek berriro salgai jarri ahal izango ditu, eta Leioako herritarrek erosi ahal izango dituzte.

Kultur Leioak, osasun jarraibideek uzten duten bitartean, datozen egunetarako programazioari eutsiko dio, baina, oraingoz, leioaztarrak bakarrik izango dira horietaz goza dezaketenak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.