Oinezkoen pausura edizio berezia ospatuko da bihar

“Aurten ezin da azken 15 urteetan bezala Oinezkoen pausora ibilaldia ospatu”, adierazi du Udalak.

Pandemiak ohi  bezalako ibialdia egitea eragozten du. Hori dela eta, ezinezkoa izango da aurreko urteetan parte hartzera hurbildu izan ohi diren ehundaka herritarrak, haurrak eta nagusiak, udal zinegotzi eta arduradunekin biltzea.

Horren ordez “oso gauza erraza” proposatu die Udalak herritarrei: irailaren 19an ibiltzera irtetea.

Ohiko ibilaldiaren ordez, beraz, jolas bat proposatu die udalak aurtengo XVI. Oinezkoen pausora ibilaldi berezian. “Erronka txikiak ditu: gogoa izan behar da, tresna berri batzuk erabiltzen ikasi beharko da  eta erantzukizuna partekatu beharko da. Baina aldi berean, martxa komunitate ikaskuntza espazio bihurtzeko, konponbide berriak bilatzeko eta denon artean hobetzeko aukera” emango die parte hartzaileei.

Ibilaldian parte hartu nahi duten taldeak biharko 11:00etan prest egon beharko dute. Bakoitzak bere etxetik hasiko du ibilbidea.

Gainerako informazioa esteka honetan irakur daiteke.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude