Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalik da

Udalak zabalik du, azaroaren 2ra arte, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea. Ordainketa egiteko bideak ohikoak dira, baina Udalak ordainagiriak helbideratzea sustatzen du, arreta presentziala minimizatzeko, eta, horrela, COVIDen hedapenari aurre egiteko segurtasun-neurriak handituz.

Horretarako, ordainagirien helbideratzea errazteko, 2020ko zerga helbideratze epea zabalik egongo da urriaren 5era arte, e-mail bat bidaliz bilketa@leioa.net helbidera edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetako edozeinetan. Helbideratuta dauden kontuetako karguak urriaren 10ean egingo dira.

Egunotan, Udalak inprimakiak bidaltzen ari da etxebizitzetara, ordainketa honako bide hauen bidez egiteko:
banku-helbideratzearen bidez, urriaren 5era arte; ordainketa-pasabidea (www.leioa.net); banku-erakundeak; zergapeko posta-igorpena eta, azkenik, Udaleko eta/edo Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan (kreditu-txartelarekin bakarrik).

Udalak herritarrei gogorarazi die zergaren inprimaki-sorta ez jasotzeak ez duela salbuesten ordaintzeko betebeharretik, eta, beraz, jasotzen ez baditu, Udaleko dagokion sailarekin jarri beharko du harremanetan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude