Osasungintza publikoa defendatzeko Giza-katea deitu dute ostiralean

Bihar, abenduak 4, ostirala, Giza-katea deitu dute osasungintza publikoa defendatzeko.

Giza-katea Osasun Zentrotik irtengo da, arratsaldeko 19:00etan, eta handik Sabino Arana kalera joko du. Kalea zeharkatu eta Udondoko Bulebarrean sartu baino lehenago Luis Bilbao Libano kaletik joko dute bertatik Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrera heltzeko.

Mobilizazioa aurreko asteko ostiralean egin zen Giza-katean erabaki zen abenduaren 4an errepikatzea, koronabirusaren osasun krisiak sortutako osasun larrialdiari aurre egiteko osasungintza publikoa defendatu beharra eta horren zerbitzua kalitatezkoa izatea zer garrantzitsua den jakitun.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude