Osasungintza publikoaren aldeko Giza-katea ostiralean

Ostiralean, abenduaren 18an, Osaungintza publikoaren aldeko Giza-katea berriro egingo da herrian.

Arratsaldeko 19:00etan deituta dago, Leioako Osasun Zentroan konzentratzeko. Bertatik Sabino Arana kalerantz joko dute bildutakoek. Etziko giza-katean aldaketa sartu dute antolatzaileek, Udondoko Bulebarretik ere ibiliko baitira honen bukaeraino. Hor buelta emanda, Luis Bilbao Libano kaletik jarraipena emango zaio giza-kateari, Avanzadako Bulebarrean bukatzeko.

Mobilizazio berriak Osasungintza publikoan

Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatu guztiak (SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK), Medikuen Sindikatoa izan ezik, mobilizazio berriak egiten hasi dira gaurkoan, hiriburuetan auto-karabanak burutu dituztelarik.

Sindikatuek “Osakidetzak ez du nahi/Por una sanidad pública con recursos” lelopean egingo dituzte iragarri dituzten mobilizazioak.

Ezagutarazitakoaren arabera, gaurkoaz aparte, abenduaren 23an eta 30ean eta urtarrilaren 7an, 14an eta 21ean ekimen ezberdinak egingo dituzte eta urtarrilaren 28an bukaera emango zaie mobilizazioei Osakidetza osoan deitutako greba egunarekin.

Kutsatze maila handiagoa

Madrilgo Osasun Instituto Carlos III.ak egindako ENE-COVID ikerketaran 4. txandaren emaitzen arabera, Estatuko populazio osoaren %9,9ak ditu IgG antigorputzak, hots, kutsatuta egon da.

Hego Euskal Herriari dagokionez, Nafarroan bere populazioaren %14,3k (93.311 pertsona gutxi gora behera) ditu IgG antigorputzak, hots, birusak kutxatuta egon dira. Araban herritarren %12 (39.429 biztanle) kutsatu dira orain arte. Bizkaian, aldiz, herritarren %8,4 (95.665 biztanle) kutsatu dira. Gipuzkoan, azkenik, populazioaren %6,4 (45.727) kutsatu da. Hori horrela, Hego Euskal Herrian (2.834.445 biztanle), bere populazioaren  %9,7 kutsatu da (274.132 herritar) orain arte aipatu ikerketaren arabera.

Lan-sektoreen araberako kutsatze tasak

Lan arloko datuen araberako emaitzak ezin argiagoak dira: osasungintzako langilak (%16,8), menpekotasuna duten emakumezkoak haien etxeetan zaintzen dituzten emakumeak (%16,3), garbiketan aritzen direnak (%12,6) eta zerbitzu-soziosanitarioetan (%12,3) dira Covid-19aren tasa altuena dutenak. Horien atzean kokatzen dira segurtasun gorputzetan lanean ari direnak (%10,9), irakaskuntzan dihardutenak (%10,6), komertzioan lanean ari direnak (%10,1) eta, horren azpitik, garraio sektorean lan egiten dutenak (%8,9).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude