Osasungintza publikoaren aldeko giza-katea ostiralean

Gabonak igarota, berriro ere martxan jarri dira Osasungintza publikoaren aldeko ekimenak. Leioan, konzentrazio y giza-kateak anolatu izan dira Gabonen aurretik. Eta Gabonak igarota, datorren ostiralerako berriro ere antolatu da ekimena.

Horren bitartez, Lehen Arretarako giza-baliabide zein bitarteko material gehiago eskatzea; osasungintza sisteman inbertsio handiagoa egitea eta murrizketen aurka azaltzea nahi dute deitzaileek. Horretaz gain, sektore honetako langileak urtarrilean zehar egiten ari diren mobilizazioekin elkartasuna ere erakutsi nahi dute.

Horrela, datorren ostiralean, urtarrilaren 15arekin, arratsaldeko 19:00etan biltzeko deia zabaldu da herriko Osasun Zentroaren atarian.

Bertatik, Gabonen aurretik egin bezala, Sabino Arana oinezko kalerantz abiatuko dira bildutakoek, Udondoko Bulebarrera heldu baino pixka bat lehentxeago Luis Bilbao Libano kalerantz jotzeko.

Libano kalea igarota, Avanzadarn Bulebarrean emango diote bukaera giza-kateari.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude