Bihar, urtarrilak 29, osasun publikoaren aldeko giza katea egingo dute berriro.
Ohi denez, bertaratutakoak Leioako Osasun Zentroko plazan bilduko dira eta, ondoren, Sabino Arana kalerantz abiatuko dira. Oinezkoen kalea zeharkatuko dute eta, Udondo bulebarrean sartu aurretik, Luis Bilbao Libano kalerantz abiatuko dira.Ekitaldia Avanzadako bulebarreko piruliaren inguruan amaituko da.
Giza katean, honako hauek aldarrikatuko dira: Osasun sistema publikoan inbertsio handiagoa egitea (eurogunean, batez beste, BPGren % 7ra iristen dena), lehen mailako arretarako baliabide ekonomiko eta giza baliabide gehiago izatea, eta azken urteotan egindako pribatizazioak eta murrizketak baztertzea.