Pentsiodunek “aurreikuspenik eta plangintzarik eza” salatu dute

Lakuako eta Osasun Saileko aurreikuspenik eta plangintzarik eza agerian geratu dela berriro ere pandemiaren bosgarren olatuaren aurrean salatu du Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak. “Udako deseskalada ez oso ordenatuari eta 60 eta 69 urte bitarteko pertsonen bigarren txertaketaren atzerapenari, orain, pandemiaren bosgarren olatua gehitu behar zaie, jende gaztearen kutsatzeari, ospitaleratzeari eta ZIUetan sartzeari dagokienez, eragin handia izaten ari dena” adierazi dute.

”Badirudi ia osasun-langile guztiak pandemiara bideratu behar izateak, patologia zailak dituzten pertsonen arreta alde batera utzitako —edo atzeratuz– eta udan Lehen Mailako Arretako eta kontsultategietako ordutegiak murriztuz, ez dituela gehiegi kezkatzen Gasteizko eta Iruñeko Gobernuak eta Osasun Kontseilaritzak”, salatu dute.

Diotenez, “gero eta lan gehiago duten langile arakatzaileen gabeziak oso maila kezkagarriak hartu ditu, eta ez da neurririk hartu”. “Gainera, EAJk eta PSE-EEk ezezkoa eman diote abuztuan Gotzone Sagarduik agerraldia egiteari pandemiaren bilakaera azaltzeko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude