Pentsionisten mugimendua kalera itzuli da konfinamenduaren osteko lehen mobilizazioan

Argazkia: Ecuador etxea

Bi hilabeteko konfinamenduaren ondoren, Bizkaiko Pentsionisten Mugimendua bere lehen mobilizazioa burutu du kalean, hiriburuan zein herrialdearen herri askotan. Gaurko mobilizazioekin Zahar-Egoitzetan, izandako ondorien larritasuna salatu nahi izan dute, eta gogoratu dute Foru Aldundiak berak emandako dauten arabera, 247 izan direla kutsatzeagatik hil diren adineko pertsonak, eta beste 30 pertsona kutsatu susmagarri egon direla. “Badakigu horietako gehienak bakardade osoan hil direla, haien hurbilekoen azken agurraren kontsolamenduri gabe”, adierazi dute pentsiodunek.

Bilbon Foru Aldundiaren Egoitzaren aurrera mobilizatu dira pentsiodunak, mendekotasunaren arretarako zerbitzuen ardura, funtsean, Foru-Aldundiena delako, baina ez dute albo batera utzi “Zahar-Egoitza pribatuen zein itunpekoen jabe edo kudeatzaile diren patronalen erantzukizunaren larritasuna”. Haien ustez, gertatutakoa “iragarritako drama baten kronika izan da.

Pentsiodunek gogoratu dute urteak daramatzatela salatzen mendekotasunaren arretarako Sisteman izandako murrizketak. “Zerbitzu Publiko bat pribatizatzeko joera inposatu digute”, adierazi dute. “Mendekotasuna duten adinekoei ematen zaien arreta, etxean eta adinekoen egoitzetan, jasotzen duten zerbitzua “eskasak ziren pandemiaren aurretik, eta pandemiak bere gordintasun osoa azaleratu baino ez du egin, duela bi hilabetera arte ezkutuan zegoena”.

Haserrea erakutsi dute “muturreko egoera horri aurre egin behar izan diotelako osasun arloko profesionalek. Hori ere iragarritako beste kronika bat izan da. Hori dela eta ordaintzen ari diren prezioa onartezina da. Lan-baldintza egokiak eskatzen ditugu, beren lana duintasunez eta profesionaltasunez egin ahal izan dezaten”. Pentsiodunen aburuz, egoera hori ere pribatizazio-politiken eta azken urteetan izan den lanpostu-murrizketen ondorioa da.

Foru Aldundia ez da Pentsionisten Mugimenduarekin bildu

Bizkaiko pentsiodunek gogoratu dute Bizkaiko Ahaldun Nagusi Rementeria jaunari duela pare bat aste egindako eskaerak: berehala Zahar-Egoitzetako erabiltzaile eta langileen eskura jar zitezen pandemia geldiarazteko eta sendabidean jartzeko behar ziren prebentzio eta sendatze-bitarteko guztiak; bigarrenik gizarteari zor zaion informazioa ezagutaraztea (egoitzen eta etxez etxeko languntzaren egoera osoa; egoiliarren eta langileen osasuna bermatzeko hartu diren neurriak, eta Zerbitzu Publikoa negozio pribatu bilakatu duen eredu baten gabeziei aurre egiteko eta konpontzeko aurreikusitako planak.

Ordutik hona, baina, isulunea jaso dute erantzun gisa pentsiodunek. “Horregatik gaude hemen”, esan dute, “beharrezko informazioa izan nahi dugulako, egoitzetan Covid-19rekin gertatutakoa berriz errepika ez dadin, neurriak hartzea aldarrikatzeko”.

Arreta-Egoitzak eta Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzuak 180 graduko bira ere eman behar dutela aldarrikatu dute. Krisi honek agerian utzi du, pentsionisten arabera, “lehentasun politikoak ez daudela pertsonengan eta Zerbitzu Publiko unibertsal  eta Kalitatekoen garapenean oinarrituta. “Pertsonak (baita adinekoak ere), bizi-baldintza duinak izatea lortzea ez da politika publikoen erdigunean egon, eta orain ondorioak pairatzen ditugu. “Ezin dugu onartu, gure behar eta eskubideekin negozioa egiten jarraitzea eta bitartean gu, gure ingurunetik urrun dauden zentroetan ezkutatzea”.

Erantzunaren zai kalean jarraituko dute, “pentsio publiko duinen Sistema Publikoa, Zerbitzu Publiko Unibertsalak eta mendekotasunaren arretarako zerbitzu soziosanitarioen sare publiko eta unibertsala defendatzen”, adierazi dute.  “Ez dugu onartutko urteetako lan eta borrokaren bidez lortutako guztia, pikutara joatea”.

Hamabi lagun batu dira Leioan konfinamendu osteko lehen bilkuran. Argazkia: leihoa.info

Hamabost lagun konfinamendu osteko Leioako lehen mobilizazioan

Leioan, bestalde, 12 lagun batu dira gaur goizeko 11:00etatik 11:30era Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean, pentsio publiko duinak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde aldarrikatzeko. Pentsiodunek, osasun-egoerak aukera ematen badu, kale-mobilizazioekin jarraitzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude