Perurirako sarrera egokitzeko lanei ekin die Udalak

Perurirako sarrera egokitzeko lanak hasi ditu Udalak. Ondorioz, bi hilabetez, etxebizitzetarako sarbideak kaltetuta egongo dira.

Jada hasi diren lanen helburua “Peruri auzora sartzeko bidearen izaera birkonfiguratzea da”, udalak ezagutzera eman duenez. Bide hori “koexistentziako kale bihurtuko da, oinezkoek ibilgailuen gainetik erabiltzea lehenetsita, irisgarritasuna hobetze aldera”. Hain zuzen ere, oinezkoen izaera berria areagotzen lagunduko dute argiteria berritzeak, zuhaiztietarako azalera handitzeak eta egoteko eremuak sortzeak.

Perurirako sarrera egokitzeko lanek trafiko mozketak eragingo dituzte I Argazkia: Leioako Udala

Lan horiek aprobetxatuz, halaber, euri-ura biltzeko sare bat egiteko, eta, horrela, urak (ur beltzak/euri-urak) biltzeko sare bereizlea auzo honetara arte luzatuko da, baita argiteria-sarea berritzeko ere.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude