Presoen aldeko brindisa Leioan

Bihar, abenduak 31, osteguna, euskal presoen aldeko brindisa antolatu du Leioako Sarek.

Bidea gara kanpainaren barruan, 13:00etan Plaza Gorrian batu eta topa egiteko deia zabaldu dute.

Ekimen horrekin euskal presoak etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea garela adierazi nahi dute antolatzaileek.

11 euskal preso Euskal Herrira hurbilduta

Atzo ezagutu zen Espainiako Gobernuak Euskal Herritik oso urrun zeuden 10 euskal preso hurbildu dituztela eta beste bat Euskal Herrira ekarriko dutela.

Honakoak dira Gobernu espainiarrak hurbildu eta Euskal Herrira ekarriko dituen presoak: Cadizeko Puerto de Santa Mariatik Endika Garate (Kantabriako Dueso kartzelara) eta Manex Castro (Zaragozako Darocara); Huelvatik hurbilduko dituzte Iker Lima (Leongo Mansillara) eta Juan Carlos Besance (Palentziako Dueñasera); Cordobatik Igor Portu eta Javier Gallaga (Zaragozako Darocara); Alacanteko kartzelatik Juan Carlos Iglesias Chouzas (Palentziako Dueñasera) eta Fermin Vila (Zaragozako Zuerara); Jaenetik Iñigo Guridi hurbilduko dute (Leonera); Ainhoa García Montero Salamancatik (Asturiaseko Villabonara); eta azkenik, Josune Arriaga Salamancatik Euskal Herrira ekarriko dute, zehazkiago, Iruñeako kartzelara.

Lekualdaketa hauekin ia 150 dira azken urteotan eragindakoak, nahiz eta preso batzuk lekualdaketa bat baino gehiago pairatu behar izan dituzte.

Eta, hala ere, oraindik asko dira Euskal Herritik oso urrutiko kartzeletan dauden euskal presoak. Cadizeko Puerto de Santa María, esaterako, 10 euskal preso baino gehiago daude oraindik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude