Presoen etxeratzearen aldeko kontzentrazioa eta topa

Gaur, abenduak 31, hilabeteko azken ostirala, ohiko presoen eskubide eta etxeratzearen aldeko kontzentrazioa burutuko da herrian, Sare eta Etxerat elkarteek deituta.

Ohi bezala, Avanzadaren Bulebarrean egingo da elkarretaratzea, baina ohi ez bezala, arratsaldeko 19:00etan.

Elkarretaratzearen bukaeran euskal preso eta erbesteratu guztien aldeko topa egingo da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude