Profesionalentzako laguntzak aurrez aurre ere eskatu ahal izango dira

Larunbatean, ekainak 20, amaituko da COVID19en krisiak kaltetutako mikroETE, autonomo eta profesionalei laguntzak eskatzeko epea. Eskaera egin nahi dutenei sarbidea errazteko, Udalak, salbuespen gisa, aurrez aurreko bide bat ireki du eskabideak eta agiriak aurkezteko, Behargintzako Leioako bulegoan, 8:30etik 13:30era.

Udalak itzuli beharrik gabeko laguntzen deialdia honek, honako hauen galera ekonomiko zuzena arintzeko atera da: norberaren konturako langileak edo autonomoak diren pertsona fisikoak edota 10 langile baino gutxiagoko enpresak, negozio- edo balantze-bolumena bi milioi eurotik beherakoa dutenak,
eta haien jarduerak etenda edo larriki kaltetuta geratzea COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, jarduerari eusten lagunduz.

Itzuli beharrik gabeko laguntza horiek, 900 eurokoak gehienez, 2020ko martxoaren 1etik alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte egindako inbertsioak diruz laguntzeko izango dira.

Hauek izan daitezke diru-laguntzaren xede diren gastuak: negozio-lokalen errentamendua; gizarte- eta langile-gastuak; norbera babesteko ekipamenduen gastuak (NBE) eta prebentzio eta higiene sanitarioko materiala; gizartea urruntzeko neurriak hartzeko seinaleztapen-elementuen gastuak; telelaneko neurriak ezartzea eta digitalizatzea errazten duten ekipoak, programak eta zerbitzuak.

Administrazioarekiko harremanak elektronikoki izatera legez behartuta daudenez, aurkezpena Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da. Hala ere, Udala jakitun da erakunde baliozkotzaileak ziurtagiri digitalen jaulkipena geldiarazten ari direla, eta, horrekin batera, egoitza elektronikorako sarbidean azken egunetan hautemandako zenbait arazo direla eta, Udalak, salbuespen gisa, aurrez aurreko bide bat ireki du. Horrela, eskatzaileek Behargintzako Leioako bulegoan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude